XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
2. ZENBAIT ELEMENTU KIMIKOZ OSATURIKO SUBSTANTZIAKIkusten eta ukitzen dituzun gauza gehienak ezagutzen dituzun elementuez osaturiko substantziak dira.
Elementu osagaiak proportzio desberdinetan konbinatzen dira.
Gai honetan zera nahi dugu ikusi; alegia zuk ohizkoan erabiltzen duzun substantziaren bat, bere elementu osagaietan disoziatu edo bereizi egin daitekeela.
Horretarako honako Laborategi-Gidoia egingo dugu.
Bertan egunero ikusten eta zure beharretarako erabiltzen duzun substantzia bat, bere elementu osagaietan bereizten saiatuko gara.
Elementu hori ura izango dugu.
Kontuan izan laborategian eta edozein experientzia egiterakoan behatu behar dituzun arauak.